OKA LANDA-ETXEA
Historia
Oka landa-etxea, Berrizko Sallobente auzoan, paraje lasaian kokaturiko XVI.mendeko (1550-1560) errota zaharberritua da. Fruta-arbola, erreka eta mendiz inguratutako eraikin honetan, gure arbasoen jardueren berri ematen duten zenbait elementu mantentzen dira oraindik.

Caserío Oka antes de la rehabilitación 1550etik 1910erarte, eraikinak errota bezala funtzionatu zuen. Inguruko baserritarrek, astoetan garraiatzen zituzten bertaraino arto eta gari aleak, ondoren errotan irinduak izateko. Gaur egun, zutik daude oraindik, andapara, barne egituraren zati handi bat eta isurbide arkua.

XIX.mendean, 1850.urtean, urak eraikina behera bota zuen eta ia osotasunean berreraikia izan zen. 1910-1920an industrializazioarekin batera, errota zaharra erabiltzeari utzi zitzaion eta argi indarra sortzeko makina ekarri zen Alemaniatik. Uraren indarrari esker, elektrizitatea produzitzeari ekin zitzaion, ondoren, Berriz, Mallabia eta Ermuko udalei eta Berrizko baserritarrei saltzeko. Oraindik, bizirik dirau 1965erarte, argi indarra sortzeko erabilitako makinak.

Maquina que se utilizaba para producir electricidad
Oka Landa - Etxea
Landa - Etxea
2007.urte bukaeran, eraikin historiko honen goiko bi solairuak eraberrituak izan dira, landa-etxe eroso batean bilakatzeko.
3 logela bikoitz (bakoitza bere bainugelarekin), guztiz hornitutako sukaldea eta egongela-jantoki erosoa ditu.
Logela 1 Logela 2 Logela 3
Sukaldea Eskailera Egongela
Oiz mendiko harriz eta egurrez eraikitako baserria, naturaz gozatzeko eta atseden hartzeko paregabea da. Urkiolako Parke Naturaletik eta durangaldeko udalerri ezberdinetatik minutu gutxira kokatua dago. EAE-ko hiru hiriburuak ere gertu daude: Bilbo eta Gasteiz ordu erdira, Donostia 45 minutura eta Lekeitio eta Ondarruko hondartzak 20 minutu eskasera.
© 2008 OKA LANDA-ETXEA - Baimen guztiak erreserbatuak

Oka Baserria - Sallobente auzoa, 30 - 48240 BERRIZ [ Bizkaia ]
Tel./Faxa: 94 682 79 13 - Mugikorra: 679 531 006
Emaila: oka@okalandaetxea.com
Uvedoble Studio, S.L. egindakoa