OKA LANDETXEA

Oka Landetxea Oka Landetxea XVI. mendeko (1550-1560) errota zaharra da, Berrizko San Lorentzo auzo lasaian kokatua. Mendiez, ibaiez eta fruta-arbolez inguratuta, arbasoen jarduera ezberdinak erakusten dituzten elementu batzuk gordetzen ditu oraindik etxeak.

1550etik 1910era, baserriak errota bezala funtzionatu zuen. Inguruko baserritarrek gari eta arto aleak garraiatzen zituzten astoetan, eta ondoren Okan birrindu egiten zituzten.

Gaur egun, “antapara” edo baltsa, barne-egituraren zati bat eta “estolda” edo hustubide-arkua kontserbatzen dira.

XIX. mendean, 1850ean, eraiki eta 300 urtera, eraikina ia osorik berreraiki zen, uholde handi baten ondorioz. 1910-1920an, industrializazioa iritsi zenean, errota zaharra zentral elektriko batek ordezkatu zuen. Zentral elektriko horrek elektrizitatea ekoitzi eta saldu zien Berriz, Mallabia eta Ermuko udalerriei eta Berrizko baserriei beraiei.

1965era arte elektrizitatea sortzeko erabilitako makina, ia bere horretan mantentzen da.

Oiz menditik zetorren egurrez eta hareharriz egina da baserria, eta Urkiolako Parke naturaletik eta Durangaldeko udalerrietatik oso gertu dago. EAEko hiru hiriburuak eta kostaldea ere kilometro gutxira daude: Bilbo eta Gasteiz, 30 minutura; Donostia, 45 minutura; eta Lekeitio eta Ondarroa, 20 minutura.

Oka baserria Errota hidraulikoa Oka Landetxea
© 2022 Oka Landetxea Eskubide guztiak erreserbatuta
Dinamikak egindakoa